XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4) Adberbialak (nolatasunezkoak, noiztasunezkoak, zenbatasunezkoak, nontasunezkoak etab.): .

Askotan esaera horien indarra edo espresio-indarra ulertzeko, ingurua ezagutu behar da.

Esaera horiek, alegia, mundu-giro berezi batetik heldu dira eta hori ezagutzen ez duenarentzat ez dira ulergarri.

Beste batzuk hizkera-mota edo maila jakin batean bakarrik erabil daitezke, etab.

Adibidez, urari narrasekoa esatea irri-hizkeran lenguaje festivo bakarrik onart leike.

Eta oheari bardinbero esatea.

Arantzazuko hiztegi horretan dator txakurrillarra brusco.

Jakin behar da, hori ulertzeko, Arantzazu ondoko Arabako mendietan asta-ilar galantak daudela.

Arbola edo landare arlote, bihurri eta zarpailen iduria dute.

Horregatik, nonbait, gizon trauskil eta zakarra adierazteko ez dira bat ere desegokiak.

Baina landare edo arbola horiek ikusi dituenak bakarrik ulertzen du hori....

Nolanahi den, arestian aipatu dugun bilduma Koldo Izagirre-rena izugarri handi eta aberatsa da.

Bertan bilduak daude euskal idazle askotatik eta lehenagoko bildumetarik jaso diren esaerak.

Tamalez, esplikazioak murritzegiak eta eskasegiak dira, eta ez beti ongi emanak.

Inprentako hutsak ere ez dira falta.

Euskal literaturak izan ditu, bai, alde honetatik ispilutzat har daitezkeen liburuak.

Fraseologia aldetik horiek aztertzea, hots, horien lokuzioak eta esanmoldeak ikastea, biderik jatorrenetako bat da hizkuntza menderatzeko, beronen muina eta izpiritua norbereganatzeko.